Iraila... batzuentzat lanera eta eskolara bueltatzeko hilabetea. Bermeotarrontzat uda osoan prestatzen ibili garen jaiez gozatzeko hilabetea.
Gure inguruko herrietan uztaila eta abuztua izaten dira oporretarako hilabeteak.
Gure herrian, iraila…oporretan bai, baina deskantsurako ordu gutxi dituen hilabetea.
Iraila... erbestien bizi diren bermeotarrak herrira bueltatzeko hilabetea, lagunekin paristek egitekoa, txokoak kartolatarino jendez betetzekoa, mahoiz janztekoa, kalinpan ibiltzekoa, Almika auzoan oles egitekoa, txosnan desorduetara arte ibiltzekoa, frakarroiek ipini eta uretako jokoetan ibiltzekoa, Portalen animalia zundie hartzekoa, Lameran errementa arte dantza egitekoa, Goiko plazan abreketak apurtu arte erlojuen orratzen kontrako noranzkoak arroskuek egitekoa…zelako hilabetea!
Irailean denok gara lagun, irailean denok etxeko!
Honelako giroa izateko, herri izaera behar dugu. Belaunaldi eta urte askotako lana eta indarra behar da, jendea askoren gogoa, kolore guztietako pentsamendu, bizipen eta bihotzen taupada.
Gurea moduko izaera ez da berez egiten, esfortzua eskatzen duen izaera da, sufrimendu eta gozamenez egin den izaera. Eta izaera honek duen indarrak mugitzen gaitu.
Indar horren mugimenduak egiten gaitu aske.
Askatasun horrek besteen lekuan jartzen laguntzen digu.
Besteek lekuan jartzeak gizaki hobeak izaten laguntzen digu.
Eta hori da gure izaera: askea, pentsamendu librea duena, tolerantea, kolore eta izaera guztiak onartzen dituena, ekologiaren berde kolorea ardatz duena, berton lan eta bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzen duena, Busturialdearen etorkizun duinaren alde lan egiten duena, herri bizia gura duena, euskalduna, bihotzez eta ahoz, eta zelan ez…jai herrikoiak gura dituena. Herrritarrok egindako jai parte-hartzaileak ere badirelako gure izaera egiten duten masamorra honen zatia.
Honela ba, hartu mahona eta zapia, oinetako gozoak ipini soinean eta denok kalera Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzera.
Gora herriko jaiak!
Nadia Nemeh Shomaly
IRAILAK 6, ZAPATUA
12:30ean
TXOSNAKO TXUPINAZOA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
13:30ean
TRIKIPOTEOA HOTS KOLEKTIBOAren eskutik txosnagunetik hasita, Txosna batzordeak antolatuta.
14:30etik aurrera
IZENA EMON Itsasoko egunean parte hartzeko, ronpeolaseko espigoian.
15:00etatik aurrera
ITSASOKO EGUNA ronpeolaseko espigoian, Itsasoko Gurutze Gorriak antolatuta.
• Flopy bidezko txandakako uger egiteko ibilbidea.
• Taldeka: beldar-lasterketa eta banderatxoak jartzea.
• 18:00etan: kukaña eta ondoren: platanotxo librea, baina aldez aurreko ekintzetan parte hartzea derrigorrezkoa da.
15:00etan
TXOSNALARIDXEN BAZKARIA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
Ondoren
BAZKALOSTEKO MUSIKA, IZARO eta ELENAgaz, Txosna batzordeak antolatuta.
17:00etan
BERMEOKO URIA ZESTA PUNTAKO FINALAK Artza frontoian, Bermeo Jai Alaik eta Bermeoko Udalak antolatuta.
17:00etan
TXOSNA TXIKI: TAILERRAK Lamerako kioskoan, Txosna batzordeak antolatuta.
19:00etan
BERMEOKO URIA ZESTA PUNTAKO JAIALDIA Artza frontoian, Bermeo Jai Alaik eta Bermeoko Udalak antolatuta.
Ondoren
TXOSNA TXIKI: JAIKIDE DISKOFESTA, Txosna batzordeak antolatuta.
21:00etan
EINGULE? BERMEORI BURUZKO LEHIAKETA txosnagunean, Bermeoko Udalak antolatuta.
22:00etan
AIMARZ eta EUSKOPRINCESS taldeen KONTZERTUA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
00:00etan
ABIADURA LASTERKETA. Txosnatik urtenda, Txosna batzordeak antolatuta.
00:00etatik 05:00etara
PUNTU MOREA liburutegiaren alboan.
IRAILAK 7, DOMEKA
10:30ean
Dunbada, Ikurrina jaso eta bolandera jaurti.
10:30etik 11:30era
Untxi sukalki txapelketarako izena emon.
Goizean zehar
Trikitixa giroa alaitzeko.
Kontxako estropaden jarraipena Almikako txosnan.
12:15ean
Almikako IV. irrintzi lehiaketa eta ondoren sari banaketa.
13:00etan
Meza Almikako elizan.
13:30ean
Untxi sukalki txapelketako kazolak aurkeztu.
13:50ean
Nesken giza proba. Norgehiagoka Harriti eta Lezo taldeen artean.
16:00etan
DJ musika animazioa Jon Urbietagaz.
18:30ean
Untxi sukalki txapelketako sariak banatu.
19:00etan
Zaldi proba erakustaldia zaldi bigaz.
Antolatzailea: Almika auzoko Jai batzordea.
11:00etan
Bermeoko portuko itsasontzien irteera, Gaztelugatxera joateko.
12:00etan
Hitzaren ospakizuna monolitoan (Bermeo-Bakio errepide zaharrean).
12:30ean
Lore-eskaintza Begoñako Ama Birjinari, lehorrean eta itsasoan.
Antolatzailea: CEVAS.
17:30ean
ALMIKAKO BAJADIE Almikatik INCANSABLES TXARANGAgaz, Jai batzordeak antolatuta *Ez da ibilgailurik onartuko. Informazio dana udalaren sare sozialetan.
19:00etan
TOPA EGITEA “Behin betiko etxera” Erriberan, SAREk antolatuta.
19:45ean
XIXILI AURKEZTU, Goiko plazan.
20:00etan
ALKATEAREN PREGOIA, IKURRINA JASO eta DUNBADA, Goiko plazan zeinu-hizkuntzaren itzultzaileagaz.
Ondoren
AURRESKUAK eta JAITSIERA, Goiko plazan hasi eta Nardiz tar Jon eta Arresi kaleetatik San Migel eskaileretaraino INCANSABLES TXARANGAgaz.
21:00etan
DUPLA eta SUKENA taldeen KONTZERTUA, Lameran.
IRAILAK 8, ASTELEHENA
08:00, 11:00, 13:00
Mezak Almikako Andra Mariaren elizan.
Goizean
Bermeoko musikariak giroa alaitzen.
13:45ean
Almikako III. belar bola eroatearen txapelketa.
13:45ean
Arrekatxutxa pandero taldearen ekitaldia.
21:30ean
Ikurrina jaitsi eta jaiak amaitu.
Antolatzailea: Almika auzoko Jai batzordea.
10:30ean
UDALBATZA Goiko plazan batuko da “Alkate soinua” entzuteko eta ondoren, Almikarantz joango da. BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAK, AIARAKO MUSIKA BANDAK, ALKARTASUNA DANTZA TALDEAK, KANKINKABARA TXISTU TALDEAK eta UDALBATZAK ibilbidean “Bermeo” pieza entzungo dabe.
Ibilbidea: Goiko plaza, Arostegi, Lamera, Askatasun bidea eta San Andreseko bidegurutzea *Bermibusa Almikarako: San Andreseko bidegurutzean, 10:30ean gorantz (lau bidaia) eta 12:30ean beherantz (lau bidaia).
11:45ean
OHOREZKO AURRESKUA Udalbatzari ALKARTASUNA DANTZA TALDEAren eta KANKINKABARA TXISTU TALDEAren eskutik, eta BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAren EKITALDIA Almikan.
13:00etan
AIARAKO MUSIKA BANDAren KONTZERTUA, Santa Maria eleizan.
Programa:
1.- Sangre de Artista (J.Texidor)
2.- Arraunlariak (M. Amenabar)
3.- Jota - Ariñ Ariñ (Medley)
4.- Song of Freedom (Jacob de Haan)
5.- Fantasía (Julio Lanuza)
6.- Amazing Grac (arr. T. Hoshide)
7.- Furra-Furra (Oskorri)
8.- Latin Favourites (arr. Klene Schaars)
9.- OB-LA-DI-OB-LA-DA (The Beatles)
13:30ean
BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAren KALEJIRA, Alde zaharrean, Arresi eta Intxausti kaleetako bidegurutzean hasita.
13:30ean
BARRUETA ARTE ELKARTEAren LXX. ERAKUSKETA INAUGURATU
Arrantzaleen kofradi zaharrean, Barrueta Arte Elkarteak antolatuta.
17:00etan
TXOSNA TXIKI: PATINAK eta SKATE IKASTAROA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
18:00etan
UMEEN DANBORRADA, KIETB (Konpartsa Izarra Erraldoi Txiki Bermeo) eta LATUNA BANDO txarangagaz, Gaztelugatxe Danborrada Taldeak antolatuta. Ibilbidea: Atalde kalea, Arresi, Sancti Spiritus zaharren egoitza (geldiunea), Arresi, Ongintza, Irakaskintza, Doniene, Goiko plaza (geldiunea), Arostegi, Lamera eta San Migel eskaileratan azken geldiunea.
18:00etan
XLIII. BERMEO HIRIA OPEN BIZKAIA ESKU PILOTA TXAPELKETA, Artza frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta.
Mutilak:
Rekalde - Madariaga
Aurrekoetxea - Lazkano.
Neskak:
S. Gonzalez - A. Mendibil
E. Gallastegi - O. Bernal
18:00etan
IDI PROBAK Almikako probalekuan eta ondoren SARI BANAKETA.
18:00etan
MUS TXAPELKETA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
19:00etan
TXOSNA TXIKI: AMELI IPUIN MUSIKATUA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
21:30ean
SUZIRIAK VALECEA PIROTEKNIAgaz, ronpeolaseko espigoian.
22:00etan
THE HOT TUBESen (bertsioen banda) KONTZERTUA Lameran.
* OHARRA: Suziriak botatzen diran lekuan, hau da, ronpeolaseko espigoi inguruan, ezin da ontzirik egon atrakatuta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Izotz fabrikaren aurreko aldean ezin da ibilgailurik aparkatu.
IRAIKAK 9, MARTITZENA
11:00etan
MEZA arrantzaleen omenez Santa Eufemia eleizan, Andekoko Lagunekantolatuta.
Ondoren,
KALEJIRA TXISTULARIakaz, LORA ESKAINTZA, AURRESKUA eta OMENALDIA:
Vicente Talon Ortizi, bermeotarrek Dakarren eginiko espedizinoen albisteak idazten lan egin ebanari; ronpeolasa eraikitzen alkarlanean jardun ebenei; Mar Izaro klubaren sortzailearen iloba dan Inma Anasagastiri eta Alain Colunga eta Jon Unanueri (arraunlariak Bermeoko Arraun Elkartean).
“Arrantzaleen abestia” abestuko dau JOSEPA KALE KALE taldeak eta ondoren Bermeoko hegaluzea dastatuko da Portuzarrean, Lamera Gane Txokoak antolatuta.
VICENTE TALON ORTIZ
Kazetaria eta idazlea, 1961etik 1966ra, Freetownetik Bermeoko arrantzaleen kanpainak kontatzen ebazan.
INMA ANASAGASTI ARANA
Sir Tomas Arana Bengoetxearen iloba, Mar Izaro klubaren sortzailea ronpeolasen.
JOSU FERNANDEZ MADARIAGA
Matxitxakoko harrobian ronpeolaseko blokeak eraikitzen ibili zan langilea.
ALAIN COLUNGA EGIGUREN
15 urtez Bermeoko Arraun Elkartean ibili izan dan arraunlaria.
JON UNANUE ELORZA
14 urtez Bermeoko Arraun Elkartean ibili izan dan arraunlaria.
13:00etan
EL DESPISTE, TXIMELETAK eta INCANSABLES FANFARREakaz, eta TRIKILEKU TRIKITILARIakaz AURRESKUAK eta ZABALETAKOAK Goiko plazan.
13:30ean
JAITSIERA FANFARREakaz eta TRIKITILARIakaz TARASKARI LORAK ESKAINTZERA Goiko plazatik San Frantzisko enparantzaraino.
Arratsaldean
EL DESPISTE, TXIMELETAK eta INCANSABLES FANFARREAk eta TRIKILEKU TRIKITILARIAK dira herrian zehar.
19:00etan
I LOVE ITALIA taldearen KONTZERTUA Lameran.
19:00etan
GOTX ELEKTROTXARANGA txosnagunetik hasita, Txosna batzordeak antolatuta.
22:00etan
ZUTIK taldearen ERROMERIA Lameran.
00:00etan
GAUEKO JOLASAK (irrintzi txapelketa, e.a.) txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
00:00etatik 05:00etara
PUNTU MOREA liburutegiaren alboan.
* OHARRA: ez bota talko hautsik, osasunerako kaltegarria dalako, arazoak sortzen dauzalako arnasa hartzean, jentea jausi egiten dalako eta gure kaleak garbi nahi doguzalako.
IRAILAK 10, EGUAZTENA
13:00etan
LOS CHIMBEROS taldearen KONTZERTUA Lameran.
18:00etan
XLIX. HERRI KIROLAK Lameran (euria bada Artza frontoian).
19:30ean
BINGO MUSIKATUA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
20:00etan
FUTBOL PARTIDA Bermeo - Somorrostro, Itsas Gane futbol zelaian.
21:00etan
BERTSO SAIOA, Euskeraz Berbetan taldeak lagunduta Artza frontoian Uxue Alberdi Estibaritz, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Oihana Iguaran Barandiaran, Julio Soto Ezkurdia eta Iker Uriarte Urrutia Gai jartzailea: Zihara Enbeita Gardoki.
IRAILAK 11, EGUENA
Goizetik arratsaldera arte
ZAHARREN EGOITZAKO EGOILIARREN URTEKERA Almikara. Bertan, BAZKARIA eta ondoren KOZ taldearen KONTZERTUA Almikan, Sancti Spiritus zaharren egoitzak antolatuta.
17:00etan
TORTILLA TXAPELKETA eta ESKALADA TXOSNEROA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta (Izen emotea, txosnagunean).
* OHARRA: Ekarri etxetik olioa birziklatzeko ontziak eta zure gunea garbi mantentzeko kartoiak. Zaindu daigun gure herria.
18:00etan
TXOKOLATADA Irakaskintza kalean, MB2000 alkarteak antolatuta.
* OHARRA: Ekarri zure edalontzia | Zeliakoentzako be bada.
18:00etan
XLIII. BERMEO HIRIA OPEN BIZKAIA ESKU PILOTA TXAPELKETA, Artza frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta.
Neskak:
Lekerika - M. Gonzalez
U. Hidalgo - Latatu
Mutilak:
Hormaetxe - E. Bilbao
U. Riol - Barturen
18:00etan
TXOSNA TXIKI: POSTRE TXAPELKETA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
19:00etan
BEA LARRAÑAGAren KALE ANTZERKIA “Bonba bat naiz” Goiko plazan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lagunduta.
* OHARRA: euria bada San Frantzisko herri ikastetxeko patio estalian, Esparru kaletik sartuta.
19:30ean
TXOSNA TXIKI: POSTRE TXAPELKETAren SARI BANAKETA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
21:00etan
TORTILLA TXAPELKETAren SARI BANAKETA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
21:30ean
ADDAR eta ELIZABELTZ taldeen KONTZERTUA Lameran.
IRAILAK 12, BARIKUA
15:30ean
XX. ALKARTASUN BATEL ESTROPADAn IZEN EMOTEA txosnagunean.
16:00etan
Euskal errepresaliatuen aldeko XX. ALKARTASUN BATEL ESTROPADA
Arrantzaleen kofradi aurrean, Txosna batzordeak antolatuta.
17:00etan
TXOSNA TXIKI: ROSS DANTZA TAILERRA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
18:00etan
NAGUSIEN DANBORRADA, KIETB (Konpartsa Izarra Erraldoi Txiki Bermeo) eta LATUNA BANDO txarangagaz, Gaztelugatxe Danborrada taldeak antolatuta.
Ibilbidea: Atalde, Arresi, Sancti Spiritus Zaharren egoitza (geldiunea), Arresi, Ongintza, Irakaskintza, Doniene, Goiko plaza (geldiunea), Nardiz tar Jon, Arresi, Atalde, Esparru, Dolariaga (geldiunea), Esparru, Zubiaur tar Kepa, Ispizua tar Segundo, Frantzisko Deuna (geldiunea), Lamera (geldiunea), Portuzarra (geldiunea).
9:00etan
MAGUren KONTZERTUA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
19:30ean
QUEERPOTEOA txosnagunetik hasita, Txosna batzordeak antolatuta.
22:00etan
ADUR eta LUKIEK taldeen KONTZERTUA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
23:00etatik 02:00etara
Aisialdirako guneetan esku hartuz alkohola kontsumitzeari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua liburutegiaren ondoan.
00:00etatik 05:00etara
PUNTU MOREA liburutegiaren alboan.
IRAILAK 13, ZAPATUA
Egun osoan
SUKALKI EGUNA Talan.
Nahiz eta txapelketarik ez izan, danok batuko gara Talan sukalkia jaten.
11:30ean
TXOSNA TXIKI: TXITA TOKI ZIRKU TAILERRA Talako kantinaren ondoan, Txosna batzordeak antolatuta.
12:30ean
JOSEPA KALE KALE taldearen MUSIKA SAIOA Talan.
13:30ean
TXOSNA TXIKI: ZIRKU IKUSKIZUNA Talako kantinaren ondoan, Txosna batzordeak antolatuta.
21:00etan
SUZKO ZEZENA Goiko plazan
* OHARRA: Suzko zezenean parte hartzeko, derrigorrez, kotoizko erropak eta burua estalita eroan behar da. Suzko zezena ikusten dagozanak be, ohar hau jarraitu beharko dabe, bestela erreklamazinoak ez dira ontzat hartuko. Suzko zezenari bultza egitea debekatuta dago.
22:00etan
LAPRAST taldeagaz ERROMERIA Lameran.
00:00etatik 05:00etara
PUNTU MOREA liburutegiaren alboan.
IRAILAK 14, DOMEKA
12:00etatik aurrera
BERMEOKO III. ERRALDOI TXIKI ETA ERTAINEN BILKURA herriko kaleetan zehar KIETB erraldoi txikien konpartsak antolatuta (euria bada Artza frontoian).
Partaideak: Arrosadia, Bera, Bergara eta KIETB.
Ibilbidea: Ataldeko frontoia, Bizkaiko Jaurerria, Arresi, Intxausti, Goiko plaza (lehen geldiunea), Arostegi, Portuzarra (bigarren geldiunea) eta Lamera (azken geldiunea).
14:00etan
TXOSNA TXIKI: BITSAREN JAIA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
18:00etan
XLIII. BERMEO HIRIA OPEN BIZKAIA ESKU PILOTA TXAPELKETAREN FINALAK, Artza frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta
Neskak eta mutilak, irailaren 8ko eta 11ko irabazleak.
16:00etatik 20:00etara
UMEENTZAKO PUZGARRIAK Erreten Lameran eta Erriberan.
19:00etan
AH! TALDEA eta ANARIren KONTZERTUA San Frantzisko eleizan, Txosna batzordeak antolatuta.
20:30ean
PURO RELAJO taldearen KONTZERTUA Lameran.
IRAILAK 15, ASTELEHENA
7:00etan
TXOSNA TXIKI: DJ KAKTUS txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
19:00etan
BERMEOKO PLAY-BACK TXAPELKETA Lameran.
UMEAK (6 urtetik 14 urtera) eta NAGUSIAK (15 urtetik aurrera) Lameran, MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak antolatuta.
Izena emotea: Gizarte eta Kultura Etxean, irailaren 2tik 11ra arte.
Oinarriak: www.bermeo.eus
* OHARRA: Euria bada irailaren 19an egingo da ekitaldia, Lameran.
19:00etan eta 21:00etan (saio bi)
“ETXA GATZA” ANTZERKIA Nestor Basterretxea aretoan, BUSELEKTRIKUE ANTZERKI TALDEAren eskutik.
* Sarrerak salgai irailaren 1etik aurrera. 09:00etatik aurrera sarrerak bukatu arte, GIGLON webgunearen bitartez, 5 eurotan. Egunean bertan be, gelditzen badira, salgai izango dira Nestor Basterretxea aretoko leihatilan 18:00etatik aurrera. Informazio guztia eta eguneratua Buselektrikue taldearen sare sozialetatik argitaratuko da (Instagram zein Facebook bidez).
IRAILAK 16, MARTITZENA
10:00etatik 15:00etara
BASERRI GIROKO AZOKA Lameran. XI. OILOEN ERAKUSKETA, EUSKAL OILOAREN BIZKAIKO IX. TXAPELKETA Fraileen klaustroan, EOALAKek antolatuta eta BERMEOKO ABEREEN ERAKUSKETA San Frantzisko enparantzan.
12:00etan
UDALBATZA Goiko plazan batuko da “Alkate soinua” entzuteko eta ondoren, Gaztelurantz joango da AIARAKO MUSIKA BANDAk eta BERMEOKO TXISTULARIAK taldeak lagunduta Ibilbidea: Goiko plaza, Etxebarria tar Kresentzi, Lamera eta Gaztelu. Gaztelun, BERMEOKO TXISTULARIen eskutik Alkate Soinua entzun, eta BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAren EKITALDIA eta AIARAKO MUSIKA BANDAren SAIOA.
Ondoren,
BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSAren KALEJIRA Gaztelutik Lamerara eta Portuzarrera.
12:00etatik aurrera
ARREKATXUTXA TRIKITILARIAK azoka eta inguruan.
12:00etan
TALO TAILERRA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
13:00etan
BALKOITIK BALKOIRA bertso saioa Gaztelun, Euskeraz Berbetan taldeak lagunduta Bertsolariak: Onintza Enbeita Maguregi, Aissa Intxausti Aburruza eta Alaia Martin Etxebeste.
18:00etan
DANTZALDIA AIARAKO MUSIKA BANDAgaz Lameran.
19:00etan
IV. BERMEO HIRIA INPESCA PILOTA FESTIBALAREN FINALA Artza frontoian.
Agirre - Morgaetxebarria
Dariox - Eskuza
Finala:
Elordi - Zabaleta
Laso - Iztueta
19:00etan
XIXILIN KLUEDUE txosnagunetik hasita, Txosna batzordeak antolatuta.
20:00etan
KOADRILEN ARTEKO LEHIAKO SARI BANAKETA txosnagunean, Txosna batzordeak antolatuta.
* OHARRA: Koadrilen lehiarako hurrengo ekintzetan parte hartzeak puntuatzen dau:
• Txosnaguneko muntaia eta desmuntaia
• Tortilla txapelketa
• Txosnaguneko garbiketa
• Eskalada txosneroa
• Abiadura lasterketa
• Alkartasun batel estropada
• Mus txapelketa
• Xixilin kluedue
• Gaueko jolasak
• Almikako bajadie
• Bingo musikatua
• Playback txapelketa
21:30etan
DOLUZKO IBILALDIA, AIARAKO MUSIKA BANDAk lagunduta, XIXILI aurretik doala. AZKEN AGURRA eman eta XIXILI erre egingo da Ibilbidea: Goiko plaza, Arostegi, Lamera eta Benantzio Nardiz kaia.
Ondoren
SUZIRIAK ZARAGOZANA PIROTEKNIAgaz, ronpeolaseko espigoian,
* OHARRA: Suziriak botatzen diran lekuan, ronpeolaseko espigoi inguruan, ezin da ontzirik egon atrakatuta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Izotz fabrikaren aurreko aldean ezin da ibilgailurik aparkatu.